Gaur egungo elkartea
Gaur egungo elkartea
Ollagorra gastronomia, kultura eta kirol elkartea da, 1906an sortua, mistoa eta irabazi asmorik gabea. Donostiako Alde Zaharrean dago, kaiaren ondoan eta Urgull mendira igotzeko eskaileraren hasieran.
250 kideko komunitate ireki, inklusibo eta berdintasunezkoa osatzen dugu eta partaidetza-espazioak sortzen ditugu. Bertan, emakume bazkideek eta gizon bazkideek baloreak, uneak eta ezagutzak partekatzen ditugu, jarduera osasungarriez gozatzen dugun bitartean eta kalitatezko gizarte, sukaldaritza, kirol eta kultura-esperientzien bidez talde-nortasuna indartzen dugu.
Gure Estatutuekiko koherentziaz, egunerokoan eta web honetan aipatutako eta azaldutako jardueren garapenean, betiere konpromezu sozialaren oinarritik eta berrikuntzarekiko tradizioen grina integratzailetik abiatuta, bizikidetza, ongizatea eta gure erkidegoaren eta ingurunearen hazkunde pertsonala eta soziala sustatzen ditugu.
Ikuspegi horrekin berarekin, auzoko eta hiriko beste pertsona eta erakunde batzuekin lankidetzan dihardugu, gure partekatutako helburuak garatzeko: sozialak, gastronomikoak, kulturalak eta kiroletakoak.
OLLAGORRA ELKARTEKO ZUZENDARITZA BATZORDEA
Gure bazkideeen datu batzuk
EMAKUME BAZKIDEEN KOPURUA: 48
GIZON BAZKIDEEN KOPURUA: 202
18 - 39 urte arteko bazkideak: 64
40 - 59 urte arteko bazkideak: 86
60 - 99 urte arteko bazkideak: 100