Danborrada, bere nortasuna eta Ollagorra
Jakin badakigu danborradaren jai eder hau, Donostiak XIX. mendearen erdialdera arte mantendu zuen gotorleku izaeran eta harresien barneko bizikidetasuna eta soldadu eta zibilen etengabeko joan-etorrian ibiltzeak, beren eguneroko jardueretan eragiten zituzten ondorioetan inspiratzen dela, haien artean: militarren martxak, desfileak, isekak, ospakizunak, algarak …
Historialariei eta bere iturriei zaila gertatzen zaie zehaztea ospakizun honi noiztik aurrrera has gakizkiokeen Danborrada deitzen, baina bai, bere aurrekariren bat eskaintzea, batez ere, bere nortasun-ezaugarri argiak. Aurrekari hauetako bat 1836. urteko inauterietan, Lehen Karlistadan bete-betean, kokatzen da. Dirudienez, inauteri donostiarreko konpartsen batek, ontzi batzuen gainean, bai gizon bai emakume donostiarrek hiria urez hornitzen zuen iturrietako baten aurrean txanda itxaroten zuten bitartean, gazteluko soldaduenak entzutean sortzen zituzten danbor–tarratada parodiatu zuen egunean gertatu zen. Horietako beste batek, urtarrilaren 20an, Santa Maria Basilikatik abiatuta Antiguoko Elizara, San Sebastiani sagaratua, joaten zen prozesioari esker, festa tradizio bihurtzen hasten dela adierazten digu. Eta azken bat aipatzeagatik, urtero goizaldeko hiru eta erdietan “La Fraternal” Elkartetik, Jose Juan Santesteban maisuak sortutako “Sheshenarena” zortzikoa jotzen ateratzen zen desfilea, Raimundo Sarriegik, 1860. urtean, konposatutako “Donostiako Martxa”-k ordezkatu zuen arte.
Danborradaren historiako aipamen labur hauen agerpenak ez du zientzia historikorako inongo ekarpenik egiterik nahi, ezta dibulgazio-helbururik eduki ere, baizik eta, lerro artean aurkitzea ospakizun handi honen balore eta nortasun-bereizgarriak diren ezaugarri nabariak: festa, oroipena, poza, tradizioa, umore ona, musika, dibertsioa, desfilea, herrikoitasuna…
Bere historia laburreko lehen 25 urte hauetan zehar, Ollagorra danborrada gazteak esandako balore horiek piskana jabetzen, heltzen eta barneratzen joan da eta jai alai eta dibertigarria eta, tradizio, hiri, gure danborradaren ikusle diren paseatzaile eta ikusle donostiar zein atzerritarrei, eta ordezkatzen duen elkartearen izenarekiko errespetoaren arteko oreka ezin hobea lortu du. Ezin dugu ahaztu, errepertorio ofiziala interpretatzean izan duen etengabeko hobekuntzak danborradari eman dion estilo berezi, definitu eta berritzailea.
Guzti honi esker Ollagorra Danborradak danborrada handi, jarraitu eta ikusgarrienen artean leku berezia lortu du eta festa donostiar paregabe honen erreferente bihurtu da.
Batzordetik urtez urte danborrada zuzendu duten pertsonen ilusioa eta ardurak eta, zalantzarik gabe, garrantzitsuena, partaide guztien jarrera zentzudun zein dibertitzeko gogo egoki eta zintzoak, egoera honetan bere 25. urteurrenera iristeko arrakastaren benetako egileak dira.
Bizitza luzea izan dezala Ollagorrako Danborradak!
Fernando Pérez Del Ama
"Ollagorra Tamborrada 1989-2013 - 25 urte". 8. orria