Damen Bateriatik jaitsiera
Arratsaldeko zortzi eta erdietan urketari, kantinera, gastadore zein danborrak Damen Baterian prest eta erne egoten dira, Ollagorrako danborrada besteen artean bereizten duen uneari hasiera emateko.
Hiru suziri entzun, suziak piztu eta, “Danborren Martxa”-ren erritmoan, gure hiriaren historia gogorarazi eta festari esanahia ematen dion ondo antolatutako talde horren jaitsiera hasten da.
Urgull mendiari bizkarra emanez, upelek ixilik itxaroten dute eta, urtez urte gero eta kopuru handiagoan ikuskizun hau ikustera etortzen den jendearen bisual edota soinu seinalei adi egoten dira.
Suzien argia Mirakontxa, Aldapeta eta Kontxa hondartzaren baranda ospetsutik ikus daiteke, Mari kalean zain jarraitzen den bitartean..
Isiltasuna sakonago egiten da, eta jaisten eta itxaroten dutenen artean dena ondo atera dadin desioa betetzeko beharrezko den urduritasuna giroan sumatzen da.
Ollagorrari dagokiona eginda dago; orain, aurreikus ezin diren bi gauzatxo falta dira: lehena, danbor eta kupelak entzun-harremanetan jarri ahal izateko haize kapritxosoak Patroi Santuaren laguntza errespetatuko duen baieztatzea eta, bigarrena, 1994ko urtarrilaren 20an gertatu zen bezala, Donostiako udal agintariek ez dezatela Kaian ordu berean kontzertu bat antolatu (“Ollagorra Danborrada prentsan”, 7. atalean).
Publikoak zein kupelek, buru-mugimendu ttipiz danborren konpasak entzuten direla baieztatzen dutenean, Upel Nagusiak hasiera adierazi bezain laster kupela eta danborren artean bizpahiru minutuko “elkarrizketa” hasten da.
Jaitsieraren buru den Danbor Nagusia Gazteluko ate estutik agertzeak musika banda martxan jartzen du, “Tatiago” doinuaren erritmoarekin denok lasaitu eta benetako festa has dadin.
Ollagorra Danborradak lehen ediziotik hona eskaintzen duen errito hau, Carmelo Domec, Danborrada Batzordekide ohiak proposatu zuen.
Fernando Pérez Del Ama
"Ollagorra Tamborrada 1989-2013 - 25 urte". 48-53. orriak