Urgulleko Igoera Bertikala krono-igoera herrikoia da, Ollagorra Elkarteak antolatua, Donostiako ingurune esanguratsuenetako batean, Urgull mendian, kirol-tradizioa berreskuratzeko helburuarekin.
60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan, mendi honetan kirol-proba herrikoiak egiten ziren, krosak eta martxa zikloturistak barne. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, jarduera horiek pixkanaka desagertzen joan ziren. Ekimen honekin, Ollagorrak Urgulli protagonismo horren zati bat itzuli nahi dio, naturgune zoragarri batean kirola sustatuz eta herritarrentzako topagune gisa duen izaera indartuz.
130 metroko desnibel positiboa duen kilometro bateko ibilbidea da proba, Ollagorra elkartetik irten eta Jesusen Bihotzaren ondoan amaituko dena. Erlojupeko formatuan egiten da, banakako irteerekin, eta horrek erronka bizia, zuzena eta oso berezia bihurtzen du igoera.
Urgulleko Igoera Bertikalaren hirugarren edizioa 2027ko ekainean izango da, ezarri gabe dagoen data batean.
Lehen bi edizioen arrakastaren ondoren, Ollagorrak proba hau tokiko kirol-egutegiaren barruan hitzordu garrantzitsu gisa finkatzearen alde egiten jarraitzen du, bere funtsari eutsiz: lasterketa zorrotza, irisgarria eta ingurune paregabe batean.
Ekainaren 21ean Urgulleko II. Igoera Bertikala ospatu genuen, Ollagorrak antolatutako kirol proba honen potentziala berriz ere erakutsiz.
30 lagunek parte hartu zuten bigarren edizio honetan, giro ederrean eta kirolaz, auzoaz eta Urgull bezalako ingurune bereziaz gozatzeko gogoz.
Pixkanaka, proba sendotzen ari da helburu bikoitzarekin: mendiaren kiroljarduera berreskuratzea eta auzoa eta hiria egiten laguntzea.
Bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu gure babesle eta laguntzaile guztiei, bai eta ekitaldia antolatzea ahalbidetu zuten boluntarioei ere.
Bazkideen artean, lehen sailkatuak Itxaso Sánchez eta Álvaro Miranda izan ziren
Marka onenak - Gizonezkoak
Mattin Odriozola Ibarguren (0:04:06, 2026).
Xabier Ondaro Ezkurra (0:04:16, 2026).
Xabier Ondaro Ezkurra (0:04:20, 2025).
Jokin Bellido Leal (0:04:28, 2026).
Oier Saldias Mujika (0:04:29, 2025).
Marka onenak - Emakumezkoak
Leire Etxezurieta Zabaleta (0:05:51, 2026).
Lierni Txintxurreta Salaberria (0:05:58, 2026).
Lierni Txintxurreta Salaberria (0:06:13, 2025).
Itxaso Sánchez López (0:06:19, 2025).
Itxaso Sánchez López (0:06:29, 2026).
"Ollagorra" palmaresa
Itsaso Sanchez (2025, 2026).
Álvaro Miranda Bauzan (2026).
Aitor Martín Odriozola (2025).
Sailkapen guztiak
Ollagorra Elkartetik gure inguruan kirola, kultura eta bizitza soziala sustatzen duten ekimenak bultzatzeko lanean jarraitzen dugu.
Urgulleko Igoera Bertikalarekin edo gizarteko beste jarduera batzuekin lankidetzan aritzeko interesa baduzu, pozik egongo gera harremanetan.
Ollagorrarekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez:
komunikazioa@ollagorra.com